TESTU IDATZIAK
Zer pasatzen da?
Maider GalparsoroLH6
Gaur berandurarte gelditu naiz lagunekin eta etxera itzultzean izugarrizko sabeleko mina nuen eta amak esan dit biharko pasako zaidala eta ohera joan naiz. Hurrengo goizean, minarekin jarraitzen nuen eta medikuarengana joan gara. Medikuak ez zekien zer nuen eta ospitalera bidali gaitu. Han, plaka antzeko batzuk atera dizkidate, eta niri ez didate ezer esan baina zerbait gertatzen dela pentsatu dut. Gauza txar bat gertatzen denean amak duen begirada eta irribarre hori darama aurpegian eta. Zer gertatzen da? Ama sartu da itxarongelara eta, ospitalean geratuko naizela egun batzuk pasatzera, esan dit. Medikuak oso urduri itxura du, orain onera, gero bestera …. Amak aurpegi hori darama oraindik, gauza txar bat gertatzen delako susmoa dut baina oso txarra gainera. 3 egun pasa dira eta azkenean medikuari zer gertatzen zaidan galdetu diot . Medikua isil-isilik dago baina hitz egiten hasi da. Bukatu du eta jada dena dakit, munduko zoritxar gehiena duen neska izango banintz bezala sentitzen naiz.
ATAL PRIBATUA
JANGELA
URTEBETETZEAK
- Asier Laco Maiz
2003-05-19 | 9 urte
DOKUMENTUAK
- ELAren komunikatua Hernaniko eskolen egoerari buruz ( 72.9 Kb. pdf )
- Sortzen-Ikasbatuazen boletina ( 2.4 Mb. pdf )
- Gaztetxo aldizkaria. 52 ( 8.3 Mb. pdf )
- Miren Agur Meaberen biografia. D taldea ( 382.5 Kb. doc )
- Miren Agur Meaberen biografia. B taldea ( 520 Kb. doc )
- Miren Agur Meaberen biografia. A taldea ( 450 Kb. doc )

