METODOLOGIA
- Norberaren egoeratik abiatuz, pertsona bakoitzaren ahalmenak garatzen ahalegintzen gara beharrezkoa den kasuetan konpensatze lanak antolatuz.
- Lana bakarka eta talde txikitan bultzatzen dugu.
- Eskola etengabeko ikerketa leku bilakatuko da, horretarako adinaren arabera gelak egokituz: txokoak, tailerrak…
- Material anitza eta komunez hornitzen dira gelak. Jaiak, irteerak, bidaiak,…eskolaren curriculuma garatzeko elementu garrantzitsuak direlarik.
- Irakasleek ekipoan lan egiten dute diziplinartekotasuna eta elkarlana bultzatuz, 2-16 urte bitarteko Hezkuntza Proiektu bakarra garatuz.
- Ikasleen prozesuak osotasunean ebaluatuko dira eta ebaluazio hauen ondorioak, aldian aldiko bileretan azalduko zaizkie famili eta ikasleei.
- Eskola bere inguru hurbilean txertatua egongo da: errealitatearen bila kalera irtengo da ( irtenaldiak, bidaiak, trukaketak….) eta inguruari ikasgelak zabalduko dizkio
- Irakasle-ikasleen eta ikasleen arteko harremanak adiskidetasun eta elkarrekiko errespetuan oinarrituko dira, hau lortzeko eskola ordutegian eta antolaketan lekua eginez: tutoritzak, gelabilerak, ikasleen ordezkaritza bilerak…planifikatzen dira.
- Hizkuntzen trataera: euskara, gaztelania eta ingelesa modu koordinatu batean eta metodologia berdinez lantzen dira.
ATAL PRIBATUA
JANGELA
URTEBETETZEAK
- Asier Laco Maiz
2003-05-19 | 9 urte
DOKUMENTUAK
- ELAren komunikatua Hernaniko eskolen egoerari buruz ( 72.9 Kb. pdf )
- Sortzen-Ikasbatuazen boletina ( 2.4 Mb. pdf )
- Gaztetxo aldizkaria. 52 ( 8.3 Mb. pdf )
- Miren Agur Meaberen biografia. D taldea ( 382.5 Kb. doc )
- Miren Agur Meaberen biografia. B taldea ( 520 Kb. doc )
- Miren Agur Meaberen biografia. A taldea ( 450 Kb. doc )

