bilatzailea
larunbata, 2012eko maiatzaren 19a

JANGELA

Langile Ikastolak jangela zerbitzua eskaintzen du bere hiru ikastetxeetan. Janariaren hornitzailea, Auzo Lagun enpresa da.

MEABE

Haur Hezkuntzako ikastetxean (2-4 urte), janaria bertan prestatzen da. Hau da, Auzo Lagunek ekarritako lehengaiekin, azken solairuan dugun sukaldean prestatzen da gure txikienen otordua. Gela desberdinetan kokatuz, jatordua ahalik eta lasaiena izan dadin saiatzen dira ikasleekin dauden begiraleak. Bazkaldu ondoren, txikienak (2 urteko gelakoak) lo pixka bat egiteko aukera dute, horretarako egokituta dugun gelatxo batetan.

BIDEBIETA

Ikastetxe berrian (5 urte), bertako gela batean bazkaltzen dute ikasleek, Auzo Lagunek ekarritako bazkari prestatua

LAUBIDIETA

Lehen Hezkuntzako ikastetxean (6-12 urte), janaria Auzo Lagunek ekartzen du egina. Ikasleen eskola ordutegiak kontutan hartuz, (batzuk 12:00etan eta besteak 12:30etan bukatzen dute), bazkaltzerako 2 txanda antolatzen dira, bide batez aglomerazioa eta buila sortu ez dadin. Arratsaldeko saioak hasi arte, begiraleak ikasleetaz arduratzen dira joku eta ekintza desberdinakantolatuz.

2010/11 ikasturtean, honako hauek dira otordu bakoitzeko prezioak:

Ohiko ikasle ez garraiatuak: 4,00 €

Oiho ikasle garraiatuak: 2,80 €

Ez ohiko ikasleak: 4,60 €

Kuotak kobratzeko sistema: 

Irailean eta ekainean, erabilitako egunak kobratzen dira.

Urria eta maiatza bitartean: ikasle bakoitza astean zenbat eta zein egunetan gelditzen den kontutan hartuz, 8 hilabete horietan zenbat egun geratuko den kalkulatzen da. Dagokion prezioa aplikatu ondoren, 8 kuotetan banatzen da. Beraz hilabete horietan kuota berdina da. Maiatzean ordea, urtean zehar egon daitezken hutsegiteak (grebak, irtenaldiak, gaixo egon eta justifikatutako egunak...) deskontatzen dira.