METODOLOGINorberaren
egoeratik abiatuz, pertsona bakoitzaren ahalmenak garatzen ahalegintzen gara
beharrezkoa den kasuetan konpensatze lanak antolatuz.
Lana
bakarka eta talde txikitan bultzatzen dugu.
Eskola
etengabeko ikerketa leku bilakatuko da, horretarako adinaren arabera gelak
egokituz: txokoak, tailerrak…
Material
anitza eta komunez hornitzen dira gelak. Jaiak, irteerak, bidaiak,…eskolaren
curriculuma garatzeko elementu garrantzitsuak
direlarik.
Irakasleek
ekipoan lan egiten dute diziplinartekotasuna eta elkarlana bultzatuz, 2-16 urte
bitarteko Hezkuntza Proiektu bakarra garatuz.
Ikasleen
prozesuak osotasunean ebaluatuko dira eta ebaluazio hauen ondorioak, aldian
aldiko bileretan azalduko zaizkie famili eta ikasleei.
Eskola
bere inguru hurbilean txertatua egongo da: errealitatearen bila kalera irtengo
da ( irtenaldiak, bidaiak, trukaketak….) eta inguruari ikasgelak zabalduko dizkio
Irakasle-ikasleen
eta ikasleen arteko harremanak adiskidetasun eta elkarrekiko errespetuan
oinarrituko dira, hau lortzeko eskola ordutegian eta antolaketan lekua eginez:
tutoritzak, gelabilerak, ikasleen ordezkaritza bilerak…planifikatzen
dira.
Hizkuntzen trataera: euskara, gaztelania eta ingelesa modu koordinatu batean eta metodologia berdinez lantzen dira.