EGITURA
Gure Ikastolan eskola-kirola
hezkuntzaren osagarri gisa ulertzen dugu. Horrela planteatu eta diseinatu izan
dugu eta, beraz, kirolaren arloan zehazten diren helburu, metodologia eta
plangintza bat datoz, oinarrian, ikastolaren pedagogia sistemarekin.
1.- Helburua ez da errendimendu, lorpen
zehatz neurgarriak lortzea, baizik eta kirolaren bidez bizipen eta sentsazio
positiboak izatea.
Gure ikasleentzat kirola esperientzia
atsegina, gustukoa, gogozkoa izan dadin saiatuko gara eta lorpen horri begira
hiru arlo hauek landuko ditugu:
Teknika: Kirol desberdinetako arau, teknika eta ohituren jabe egin nahi ditugu gure
ikasleak, ikastola barnean bezala kanpoan ere, kirol hauek txukun samar
praktikatu ahal izan ditzaten.
Ikastolako irakasleek beraiek ere parte
hartzen duten jarduera hauetan. Horrela bada, Hezkuntza Fisikoko bi irakasleak
koordinazio eta sustapen-lanetan ari dira, eta gainerantzeko irakasleak ere,
zeharka, jarduera hau bultzatzen ari dira.
Instalazioen atala da, agian, gure
etengabeko ahalegina. Bi gune ditugu kirolean aritzeko, bata saskibaloirako
eta bestea futbolerako, baina beharrak eraginda, balioanitzak bihurtzen ditugu.
Daukagun eskaerarentzat azpiegitura eskasa dugu eta horregatik ikastolaz
kanpoko beste instalazio batzuk erabili behar izaten ditugu.
Antolakuntzaren arloan, organigrama
sinplea dugu baina eraginkorra, atal eta pertsona bakoitzak badaki zein den
bere egitekoa.
Lehenik eta behin, Kirol jardueren
Batzordea dugu, guraso eta irakasleez osatua. Bertan eztabaidatu eta aztertzen
dira antolakuntzaren ardatzak, berrikuntzak eta, oro har, eskola-kirolarekin
zerikusia duten alderdiak. Batzorde honetatik ordezkari bat joaten da
Gelaburuetara eta hemen hartzen dira azken erabakiak.
Koordinatzaileak: bi, ikastolako
Hezkuntza Fisikoko irakasleak. Hauen egitekoa ikastolan kirol jarduerak bultzatu
eta sustatzea da. Beraien ardura da, halaber, eskola-kirolak eragiten duen
administrazio-lana (federazioekiko harremanak, tramiteak...) Eta kirol
begiraleen arteko koordinazioa.
Begirale edo monitoreak: Talde bakoitzak
begirale bat edo bat baino gehiago izango ditu, eta mailarik gazteenetan kirol
desberdinak begirale berak irakatsiko dizkie.
Klubetako monitoreak: Klubekin egindako
akordioen bidez, hauen monitoreak izango dira ikastolan hala eskatzen duten
kiroletarako.
Pertsona hauen perfila kirol eta egoera
bakoitzari egokituko zaio.