Guraso bat (2006/02/09)


            Mertxe (2005/05/18)


Nire ustez, ordea, arazoa da gure “proiektuaren” ezaugarrietako bat tamaina dela, dimentsioa. Ikastola neurririk gabe handitzen badoa, sortu daitezken arazoak ez dira konpontzen baliabide gehiago ezarriz. Dimentsio berak, handiegia denean, ikastolaren barne bizitza erabat alda dezake, eta berarekin batera, proiektua baldintzatu. Tamaina egokia izateak goxotasuna eta gertutasuna dakar, eta hori guztia proiektuan isladatzen da.

Beraz, nire iritziz, muga kuantitatibo bat jarri beharko genioke gure  proiektuari (geuk, eta ez Hezkuntza Sailak), eta aplikatu beharreko baremoa aplikatu sartzerakoan. Gure ikastolako metodologian konfiantza osoa dugu, baina prepotente xamarra litzateke pentsatzea gure eskolan sartzea lortzen ez dutenak kondenaturik daudela. Mugarik jarri jabe jarraituko bagenu, ez ote genuke arriskuan jarriko hainbeste maite dugun proiektu hori?

Bestalde, proiektu honetan hainbeste sinesten badugu, egon daitezke beste modu batzuk zabaltzeko, beste eskoletara helaraziz, gure esperientzia konpartituz, .... Proiektua ona izanik, ez dago zergatik “geure etxean” gauzatu beharrik nahitaez.

(Guraso bat. 2004/02/17)