Gaurko menua ikusi nahi baduzu, begira ezazu "Berriak" atala

              Langile Ikastolak jangela zerbitzua eskaintzen du bere hiru ikastetxeetan. Janariaren hornitzailea, Auzo Lagun enpresa da.

meabe

     Haur Hezkuntzako ikastetxean (2-4 urte), janaria bertan prestatzen da. Hau da, Auzo Lagunek ekarritako lehengaiekin, azken solairuan dugun sukaldean prestatzen da gure txikienen otordua.

Gela desberdinetan kokatuz, jatordua ahalik eta lasaiena izan dadin saiatzen dira ikasleekin dauden begiraleak.

Bazkaldu ondoren, txikienak (2 urteko gelakoak) lo pixka bat egiteko aukera dute, horretarako egokituta dugun gelatxo batetan.

  bidebieta

Ikastetxe berrian (5 urte), bertako gela batean bazkaltzen dute ikasleek, Auzo Lagunek ekarritako bazkari prestatua

laubidieta

            Lehen Hezkuntzako ikastetxean (6-12 urte), janaria Auzo Lagunek ekartzen du egina.

            Ikasleen eskola ordutegiak kontutan hartuz, (batzuk 12:00etan eta besteak 12:30etan bukatzen dute), bazkaltzerako 2 txanda antolatzen dira, bide batez aglomerazioa eta buila sortu ez dadin.

            Arratsaldeko saioak hasi arte, begiraleak ikasleetaz arduratzen dira joku eta ekintza desberdinak antolatuz.

              santa barbara

            Bigarren Hezkuntzako ikastetxean (12-16 urte) Laubidietan bezalaxe Auzo Lagunek ekarritako janaria zuzenean eskaintzen zaie ikasleei. Hemen ere bi txanda daude.

          2006/07 ikasturtean, honako hauek dira otordu bakoitzeko prezioak

Ohiko ikasle ez garraiatuak 3,26 €
Ohiko ikasle garraiatuak

2,28 €

Behin behineko ikasleak 3,80 €