ZUHAITZ MISTERIOTSUA

 

        Aspaldi-aspaldi  bazen zuhaitz bat nire etxe ondoan. Zuhaitza handia zen, osto berde asko zituen eta zerurantz luzatzen zen. Adar asko zituen  eta bere ondoan beste zuhaitz bat zegoen eta laguna zuen.

         Egun batean Karibe itxasotik hurakan bat sartu zen Eukal Herrira, Vanessa hurakana hain zuzen. Vanessa hurakanak izugarrizko haize boladak bidaltzen zituen eta nire etxea  bota nahi  zuen. Orduan zuhaitza hurakanarekin borrokan hasi zen. Borroka oso parekatua izan zen baina halako batean zuhaitzak ikaragarrizko ukabilkada eman zion Vanessa hurakanari eta Euskal Herritik urruti bidali zuen.

        Handik aurrera gure etxekoak asko maite izan dugu zuhaitza eta asko zaindu izan dugu, euririk egiten ez duenean ureztatuz.

 

ESTEBAN HERNANDEZ 5. MAILA

 

ITZULI