ZUHAITZ
MISTERIOTSUA
Orain
dela hamar urte bazen zuhaitz misteriotsu bat. Zuhaitza Aralar mendikatean bizi
zen. Bera zuhaitz arrunt bat besterik ez zen; ez zuen misteriotsua izateko
itxurarik. Adar ugari eta sendoz betea zegoen eta osasuntsua ematen zuen.
Izakeraz oso jatorra zen baina batzuetan guztioi bezala pazientzia agortzen
zitzaion.
Egunero
azaltzen zen norbait mendian. Neska-mutil kuadrilek zerbait jaten zutenean
ogitartekoa biltzeko erabiltzen zituzten paperak zelaian uzten zituzten eta
horrela esaten zien zuhaitzak:
-
Ez bota
zaborrik!
-
Zuhaitz
txoroa, zer uste duzu kasu egingo dizugula! -esaten zioten urbiltzen zirenek.
Egun
batean, Jon izeneko mutiko batek beste lata bat bota zuen. Zuhaitzari egoera
jasanezina egin zitzaion eta honela esan zion:
-
Ia
pazientzia bukatu zait eta nire barruan sartuko zaitut!
-
Aaaa!!!
–oihukatu zuen Jonek irentsi zuenean.
Handik
bi egunetara, Leire izeneko beste neska batek berdina egin zuen eta hau ere bere
barruan sartu zuen.
Umeen
gurasoak konturatu ziren ez zirela etxera itzuli eta orduan udaltzaingoarengana
joan ziren. Gertatu zena kontatu zien eta berehala mendira joan ziren.
Handik
ordu batzuetara, haurren ahotsak entzun zituzten eta korrika joan ziren oihuak
entzuten zituzten lekurantz. Han topatu zituzten bi umeak.
Zuhaitzarekin
hitz egin zuten ea zer gertatzen zitzion jakiteko.
Azkenean,
ulertu zuten zuhaitzaren haserrea eta harrez gero, Aralar mendikatea txukun
edukitzen saiatu ziren eta landare eta gizakien artean ondo konpontzen ikasi
zuten.
Maddalen Otaegi 5.B