UR AZPIKO HERRIA

 

 Orain dela urte batzutako udan, Ameriketan ur azpian mamuak bizi ziren. Mamuak itsusiak eta beldurgarriak ziren. Federik txalupazaina zen eta beti galtza berdinak erabiltzen zituen, bazegoen ere detektibe bat, jak izena zuena txapel marroi bat zeraman beti buruan eta Federiken laguna zen.

 Egun batean, gauean Federik eta Jak hizketan ari zirela argi bat ikusi zuten itsasoan. Harritu egin ziren. Mamuak esnatzen ari zirela  abisua zen bainan inork ez zekien. Bi gizonak jende guztia arriskuaz  abisatu zuten bainan  ez zien kasu  handirik egin eta etxera itzuli zen jendea ezer egin gabe.

Hurrengo goizean, 2 ume surfa egiten hondartzan zeudela,  mamu  batek ur azpira eraman zituen. Hori ikusirik Jak detektibeak  zerbait egin  behar zuela erabaki zuen bainan zer? Bere  lagun Federiki galdetu zion  -Zer egin dezakegu?

-ez dakit zer egin –esan zuen Jakek

-ba nik badakit, ur azpira joango gara!- esan zuen Federikek.

Jak eta Federik  ur azpira joan ziren zer zegoen ikustera, Han zegoena ikusi zutenean armada ekartzea erabaki zuten eta mamuak suntsitzea.

Hurrengo egunean, borrokatzera joan ziren. Pare bat egun pasa ondoren, ez zirela  armadakoak itzuliko pentsatu zuten haien  berririk ez baitzuten eta herritarrak oso izuturik zeuden!

 Handik aurrera, batzuk herrian geratu ziren baina beste batzuk beldurturik joan egin ziren herri hartatik eta ez ziren gehiago itzuli herrira eta herrian geratu zirenak pixkanaka hil egin ziren izuaren izuz.

  

OLATZ  LIZARAZU 5. MAILA

 

ITZULI