UR AZPIAN ZAZPI URTE BIZI IZAN ZEN ZAKURRA

 

Aspaldi – aspaldi, orain dela 10.000 urte Eneida izeneko neska bat eta Bat izeneko txakur bat bizi ziren.

     Goiz batean, Eneidak Bat uretara bota zuen, Antartidako itsasoan. Inork ez zekien zergatik, eta han Bat txakurrak Nar izeneko arraina ikusi eta bere laguna egin zen hauxe esanez :

-Nola duzu izena?    

-Nik Nar izena dut ! –esan zuen Nar arrainak.

-Zer arraroa zu hemendik ikustea,  inoiz ez zaitut hemendik ikusi. Nongoa zara? – galdetu zuen Nar arrainak.

-Ni ez naiz hemengoa,  ni hor goikoa naiz, jabeak uretara bota nau. – erantzun zuen Bat txakurrak.

-         Eta zuk nola duzu izena? – berriz ere arrainak.

-Nik Bat izena dut.-oraingoan Bat txakurrak.

Esan zion arrainak txakurrari ondoren:

-Zatoz nirekin Ambrosio erregearengana!-

-Bai!- berriz ere Bat txakurrak.

 Orduan biak batera erregearengana abiatu ziren, eta bat-

-batean txakurrak ez zekien nola Ambrosioren aurrean agertu ziren. Ambrosio aulki batean eserita zegoen. Bizar txuria zeukan eta hauxe galdetu zien Nar eta Bati:

-Kaixo Bat, kaixo Nar zer moduz zaudete?

-Ondo!- erantzun zieten biek.

Bat, zatoz hona, hauts magiko batzuk egin ditut zuretzat eta, bota egin behar dizkizut zuk uretan zazpi urte bizi ahal izateko  

Orduan Bat Ambrosiorengana urbildu zen eta Ambrosiok hauts magikoak bota zizkion hauxe esaten zuen bitartean:

-Bat, hauts hauek uretan zazpi urte irauteko dira.

Orain zoazte Mey pinguinoa salbatzera harrapatu eta kaiola batean sartu dute gaizkile batzuk.

 Gaizkileengana joan ziren biak eta Bat-ek ikusi zituenean ostiko bat eman zion bakoitzari orduan Mey pinguinoa salbatu eta aurrerantzean pozik bizi izan ziren ur azpian.

 SARA ERAUSKIN 5. maila

 

ITZULI