SUERTE
TXARREKO IZURDEA
Behin
batean, Kontxa izeneko hondartza batean Marlo izeneko izurde bat bizi zen.
Diztiratsua eta abila zen. Idoia izeneko neska bat ere bizi zen han, ausarta eta
urpekari ona zen neska. Idoia egunero joaten zen urpean ibiltzera eta Marlo
ikustera. 2003ko abuztua zen eta Marlo arrainak jaten ari zen bitartean Idoia
urpeko arrainak ikusten ari zen.
Hurrengo
egunean, Idoia eta Marlo hizketan ari ziren eta Idoiak esan zuen:
-Joango
al gara ur azpiraino? Horretan zeudela, itsasontzi bat pasatu zen handik baina
Idoia hondoan zegoenez ez zitzaion ezer gertatu. Itsasontzia joan zenean, Idoia
Marlorengana itzuli zen eta konturatu zen burua irekita zuela. Igeri bizian
abiatu zen laguntza eske. Marlorengana albaitari bat ekarri zuen eta puntuak
jarri behar zizkiotela esan zuen honek, baina uretatik atera beharko zutela.
Marlori
puntuak jarri eta hortik 10 egunetara itsasoan askatu zuten berriro. Marlo oso
kontentu zebilen Idoiarekin jolasten baina salto batean gaizki erori eta puntuak
ireki zitzaizkion.
Laguntza!
Laguntza! –esaten zuen Idoiak. Handik pixka batera, albaitariarengana
eraman zuten berriro txalupa batean eta puntuak jarri zizkion berriz.
Itsasora
bueltatu zutenean Idoia hizketan ari zitzaion eta ez zuen ezer ulertzen. Orduan,
Marlok honela esan zion Idoiari:
-Ez
dizut ezer ulertzen, uste dut gorra gelditu naizela.
Biharamunean,
mediku batek belarriak begiratu zizkion.
Berarekin egoten al zara? –galdetu zuen medikuak.
-Bai
–erantzun zuen Idoiak.
-Tanto
hauek botaz gero sendatuko da. –esan zuen medikuak. -
-Bale
mediku jauna. –erantzun zuen Idoiak.
Hurrengo
egunean, Marlo marrazo batekin topatu eta hizketan hasi ziren.
-Eman
zure arrautzak. –esan zuen marrazoak.
-Nik
ez dut arrautzik. –erantzun zuen Marlok.
-Orduan, duzuna eman. –esan
zuen marrazoak eta koska egin zion
hegatsa batean.
Handik
egun batzutara, kostazain batzuk pasa ziren Marloren ondotik eta bere itsura
ikustean beraien laborategira eraman zuten. Zauriaz tratatu eta itsasora bota
zuten berriro.
Geroztik,
poz-pozik bizi izan zen itsasoan eta ez du istripu gehiagorik izan.
IDOIA
ANSORENA 5. MAILA
ITZULI