ESPIRIT ZALDIA
Bazen behin, baso handi batean txabola txiki bat.Txabolan zaldia, txerria eta astoa bizi ziren, zaldiak Espirit izena zuen, bastante handia zen eta oso, oso polita.Txerria gizena zen eta asko, asko jaten zuen. Astoa zahar samarra zen baina oso, oso polita.
Egun batean..., Espirit zaldia zulo sakon, sakon batera erori zen. Espiritek 2 urte pasa zituen zulo sakon, sakon horretan eta negar, eta negar egiten zuen hauxe esanez:
-Noiz aterako ote naiz zulo honetatik!!
Egun batean, gerlari talde bat etorri zen. Denak geziak botatzen hasi ziren zulo barruan eta Espirit zauriturik utzi zuten. Odol asko galtzen ari zen ustekabean... txerria eta astoa azaldu zirenean. Esan zuten biek:
-Zer egiten duzu hor barruan!
-Zulo honetara erori nintzen aspaldi –esan zuen Espiritek indar gabe.
Bueno, agur , lasai egon laguntza bila goaz!- esan zuten txerriak eta astoak preokupaturik .
Biak alde egin zutenean, sorgin bat etorri zen.
Espiritek ez zekien sorgin zintzoa ala gaiztoa zen eta beldurturik zegoen .
Hala eta guztiz ere hau galdetu zion zalditxoak sorginari:
Zintzoa al zara? Nola izena duzu?-
Lasai zalditxo Itxusi izena dut eta zu salbatzera nator –esan zuen sorgin zintzoak-
Ba azkar atera nazazu hemendik! 4 urte daramatzat zulo honetan eta!- esan zuen zaldiak:
Azkenean, sorginak Espirit zulotik atera zuen eta zaldia pozik zegoen.
Sorginari eskerrak eman, agur esan eta iritsi zen azkenean bere etxera.
Oso nekatua zegoen eta aurrena jan eta lo egitea erabaki zuen .
Hurrengo goizean, oso nekatuta jarraitzen zuen eta jan eta lo egin zuen berriro horrenbeste egun zulo sakon horretan pasa ondorengo nekeak uxatzeko. Hurrengo goizean jaiki eta mendi aldera abiatu zen. Han ere galdu egin zen baina berriro sorginarekin topatu zen eta etxera eraman zuen erratz gainean eta etxera iritsi zenean txerria eta astoa falta zirela ikusi eta haien bila abiatu zen.
Azkenean aurkitu zituen txerria eta astoa eta etxerako bidean jarri ziren hirurak.Tigre talde bat aurkitu zuten eta korrika, korrika abiatu ziren txerria, astoa eta Espirit kontrako norabidean. Zorionez, tigreak desagertu egin ziren eta horrela, lasai- lasai etxeratu ziren hirurak.
Handik aurrera, poz-pozik eta lasai bizi izan ziren hiru lagunak horrenbeste istorio pasa ondoren.
Leire Arizaga 5. maila