PRINTZE  IZAN  NAHI  ZUEN   IGELA

 

Orain  dela  1000  urte,  Iratiko  basaon  bazen  igel  bat  oso  berezia  zena. Sugain  izena  zuen,  baina  zergatik  zen  berezia esango  dizuet. Berak  begi  marroiak  eduki  ordez,  beste  igelak  bezala, urdinak  zituen. Bere  istorioa  horrela  hasten  da.

Egun  batean, Sugain  beste  egunetan,  bezala  bere  laku  bakartira joan  zen. Han,  beti  egon ohi zen  bakarrik  eta  lasai   baina  egun  hori ez  zen  oso  lasaia  izan, printzesa  bat  agertu  bait zen  eta  Sugainek ikusi  orduko  esan  zion:

-Ez  dut  inoiz  horren  neska  politik  ikusi! Baina   triste  dagoela  ematen  du.

Printzesa,   negarrez  ari  zen  eta  berarengana   urbildu  zen belauniko  jarriz  eta  besoekin igela inguratuz esan zuen:

-Zuk  lagundu  nahi  didazu  baina  ezin  duzu,  besteak  barre  egiten  didate. Beno  joan  beharra  dut.

Igela  zeharo  maiteminduta   zegoen  eta laguntzeko  erabakia hartuta  zeukan baina  nola  lagundu  igela  izanik ? Orduan  gogoratu zen  sorgin bat  ezagutzen  zuela eta honen bizitokira joan zen.

-Tok-tok!!

-Bai  nor  da?-esan  zuen  sorginak.-

-Ni  naiz,  Sugain.-erantzun  zuen  igelak.-

-Pasa, pasa!-esan  zuen  sorginak

-Laguntza  beharrean  nago.-esan  zuen  igelak.

-Magia  beharrean  esan  nahiko  duzu!-esan  zuen  irripartsu sorginak.

-Bihur  nazazu  gizaki mesedez !-oihukatu  zuen  igelak.

Elkarrizketa  luze  bat  izan  ondoren  sorgina  nahaste porraste bat  prestatzen hasi  zen. Bukatu  zuenean, Sugainek  edan egin  zuen  pozima  baina  ez  zen  ezer  gertatu.

 Biharamunean,  printzesa  ikusi zuen  Sugainek  eta beregana  urbildu  zen. Printzesak   igelari  begietara  begiratu  eta  pentsatu  zuen  benetako  printzea  zela  eta  muxu  eman  zion.

Orduan  maitagarri  guztiak  agertu  ziren  Sugainen  inguruan!!  Eta

Sugain  gizon  bihurtu zen eta  gure  igela  zena  orain  printze galanta zen.  Printzesari,  maite  zuela  esan  zion eta  printzesa  ere  berehala  maitemindu  zen berarekin.

Handik  aurrera,  poz-pozik  bizi  izan  ziren maitagarriz  inguraturik.

 

Irati Larraņaga 5.maila

 

ITZULI