OSIÑAGAKO JAIAK

 

 1995ean gertatu zen, Osiñaga auzoko jaietan. Ekhiñe izeneko ume bat jaio zen. Oso ixila eta alaia zen umea.

 Egun batean, Osiñagako jaiak zirenez jende asko zebilen auzoan.

Bi lapurrek jakin zuten Osiñagako jaiak zirela eta zerbait lapurtzeko asmotan auzo horretara joan ziren mozorrotuta txukun-txukun eta dotore-dotore.

Ekhine han zegoen eta lapurrek ikusi zutenean hura eramatea eta saltzea pentsatu zuten.

Negarrez hasi zen umea baina inork ez zuen entzun zeren buila handia zegoen eta bi lapurrek umea eraman zuten azkenean.

-Zer ondo! lapurtu dugu zerbait azkenean! – esan zuen lapurretako batek –

Eta besteak:

-         Bai, oso erraza izan da.

Eta kotxean sartu ziren.

Baina lapurreta ez zitzaien hain ongi atera txakur batek ikusi baitzituen lapurretan eta zaunkaka hasi zen:

-         Uau,uau,uau,uau

Eta kotxearen atzetik joan zen txakurra.

Umea mendiko txabola zahar batean gorde zuten eta txakurra

azkenean iritsi zen txabolara eta umea ikusi zuen lasto gainean.

Txakurra umearen bila sartu zen txabolara, baina ez zen konturatu bi lapurrak han zeudela eta borrokan hasi ziren.

Gogor borrokatu ondoren umea berreskuratu zuen txakurrak eta Osiñaga auzora eraman zuen eta han inor enteratu gabe bere kotxetxoan utzi zuen.

 Handik urte askotara, umea handitu egin zen eta txakurrarekin

bizi izan zen. Ikasketa guztiak gaindituta albaitari izatea erabaki zuen eta oso albaitari ona izan zen eta poz –pozik bizi izan ziren txakurra eta bera. Lapur haiek ez ziren Osiñagara berriz gerturatu.

 

 Ekhiñe Arruti 5. maila

 

ITZULI