Aspaldi-aspaldian,
La Manchako herri txiki eta aspergarri batean On Kixote bizi zen gaztelu zahar
batean. Gaztelu inguruan etxe zahar
batzuk zeuden eta gainontzekoa laua zen, basamortu baten antzekoa baina errotaz
betea.
Ingurune
honetan bizi zen On Kixote itsusi, argal eta altua bere liburu zaharrekin. Lagun
bakarra zuen Santxo Panza izeneko bere bizilaguna.Txikia zen, baxua eta gizena;
On Kixoteren aurkakoa.
Egun
batean, On Kixote bere bizilagunaren etxera joan eta hau esan zion:
-Santxo
nire laguna, guazen biok dragoi eta sorgin maltzurrak harrapatzera, printzesak
askatu eta gurekin ezkontzeko. Eta hau erantzun zion Santxo-Panzak:
-Hori
erokeria bat da aspaldi desagertu ziren eta.
-Ez
horixe, orduan neu bakarrik joango naiz.-esan zuen On Kixotek.
Eta
esan eta egin. Gau ilun batean, On Kixote jeiki, bere aspaldiko burdin jantziak
jantzi, zaldiaren bila irten, gainean jarri eta mundu zabalera abiatu zen.
Santso Panzak bazekien eta atzetik jarraitu zion.
Eguzkia
bi mendien artean desagertzen ari zen bitartean, ekaitz handi batek gure bi
lagunak harrapatu eta tximista
batek zuhaitz bat jo eta Maialen Lujanbio izeneko dragoi bertsolaria sortu zen
han. Gero borroka hasi zen Maialen, sua bota ordez bertsotan
hasi zen baina nolako bertso politak.On Kixote eta Santxo Panza unkituta
baina haserretuta aldi berean dragoiarengana joan ziren ziztu bizian. On
Kixoteren zaldiak estropezu egin eta nahi gabe Maialeni musu bat eman zion
ezpainetan eta Maialen neska eder batean bihurtu zen. On Kixotek eta Maialenek
elkarrizketa hau izan zuten:
-Nola
duzu izena neska ederra?-galdetu zion On Kixotek.
-Nik
Maialen Lujanbio dut izena eta zuk gizon elegantea?
-erantzun
zuen Maialenek.
On
Kixote hunkiturik hau esan zion:
-Ezkondu
nahi al duzu nirekin?
-Bai
horixe-erantzun zuen Maialenek.
Eta
baita ezkondu ere.
Handik
aurrera, umeak izan zituzten eta ondo bizi izan ziren La Manchako herri txiki
eta aspergarrian.
Beņat Iradi 5. maila