OILO TXIKIA

  

Bazen behin, oilo txiki bat. Burua handia zuen eta gorputza txikia, betaurrekoak ere bazituen. Hiru lagun zituen: lagun batek Arrain izena zuen, tuntuna eta barregarria zen, besteak Txerri izena zuen, potoloa eta kakatia, gelditzen zen laguna Ahate zuen izena itxusia eta azkarra zen berau.

                Egun batean, Oilo txikia elizara igo eta kanpaia jotzen hasi zen zerua eroriko zela esanez, besteek ez zioten kasurik egiten eta Oilo txikia negarrez hasi zen. Etxera iritxi zenean esan zion bere aitari:

-         Aita beisbolean apuntatu nahi dut.

Eta bere aitak berriz:

-         Baina hori ezinezkoa da, txikiegia zara.

Oilo txikiak hainbeste iskanbila sortu zuenez aitak apuntatu egin zuen.

Hurrengo goizean, beisbolera joan zen eta oso txarra zen. Partida hasi zenean Olio txikiari tokatzen  zitzaion eta hirugarrenean egin zuen ona. Etxeratzean, bere logelara joan zen eta izar bati begiratu eta esan zion:

               -Eskarrikasko laguntzeagaitik.

Izar hori makina bat zen eta buruan jo zion. Bere lagunei deitu zien eta esan zien gau hartan estralurtar batzuk etorri zirela mundua nolakoa zen begiratzea eta Arrain eraman zutela. Oilo txikia eta bere lagunak Arrain salbatzera joan ziren estralurtarrak oraindik lurrean zirela eta oihuka hasi ziren:      

               -Arrain!,Arrain ,non zaude?

Eta Txerrik berriz:

               -Ai ene zer beldurra, ni hemendik banoa.

Azkenean, aurkitu  zuten Arrain eta beraiekin eraman zuten. Estralurtarrak ere joan egin ziren , baina beraien umea ahaztu zuten Lurrean.

Oilo txikiak aurkitu zuen estralurtarren umea eta oihuka hasi zen:

               -A!a!

bere lagunek entzun egin zuten, beregana joan ziren eta esan zuten:

               -Zer gertatzen zaizu?

               -Niri ezer ere ez baina begira honi.-eratzun zuen Oiloak-

Lagunak behera begiratu zuten eta aho zabalik gelditu ziren.

Estralurtarrk berriz etorri ziren eta denak korrika hasi ziren.

Estralurtar batek Oilo txikiak beraien umea zuela konturatu zenean bere atzetik joan zen, bainan Oilo txikia ordurako nekatuta zegoen eta umea bueltatu zion. Estralurtarra haserretuta zegoen baina konturatu zenean bere umeari ez zitzaiola ezer gertatu eta gainera Oilo txikiaren laguna zela , pozik jarri zen eta barkamena eskatu zien Oilo txikiari eta bere lagunei. .

               Orduantxe, denak lagunak egin ziren eta festa bat antolatu zuten, zoriontsu bizi zirela ospatzeko.

 

MARTIN TORRES 5. MAILA

 

ITZULI