OIHANEKO LAGUNAK

 

Lehengo urteko udan, familia batek pentsatu zuen oporretara Madagaskar uharteko oihanera joatea. Aitari, asko gustatzen zitzaion bidaiatzea eta gainera, indartsua eta handia zen. Ama, oso jatorra zen eta animaliak asko gustatzen zitzaizkion. Bi ume zituzten Leire eta Oier. Biak ziren abenturazaleak eta nahiko biurriak. Iritsi zen bidai eguna, karabana hartu zuten eta aireportura joan ziren. Karabana hegazkinean sartu zuten eta Madagaskar aldera abiatu ziren.

Hurrengo goizean iritxi ziren. Egun guztia argazkiak egiten pasa ondoren gauean segituan lo hartu zuten. Gau erdian, Leire eta Oier kanpora atera ziren eta norbaitek esan zuen:

-         Aizue! Zertan ari zarete hor? Ez al dakizue oihana oso arriskutsua dela zuek bezalako bi ume mukitsuentzat?

 Leire eta Oier isil-isilik gelditu ziren ez bait zekiten nork hitz egin zuen. Atzera begiratu zuten eta suge bat ikusi zuten baina bat- batean pantera beltz bat agertu zen eta amorruz beterik esan zuen:

-         Aizu sugea! Zer uste duzu, oihana zu bezalako maltzurrez osatua dagoela ala?. Umeak, nahi baduzue igo nire gainera eta oihana eta nire lagunak erakutsiko dizkizuet.

Umeak panteraren gainera igo, eta oihanerantz sartu ziren. Hurrengo goizerako karabanan zeuden. Gurasoei kontatu zieten baina hauek ez zuten sinestu.

-         Bueno uste dut gezurretan zabiltzatela baina, guazen zuen lagunak ikustera- esan zuen amak.

Karabana barruan joan ziren umeak esandako lekura baina ez zuten inor ikusi. Aitak kamioi baten soinua entzun zuen. Aurrerago joan eta gizon bat ikusi zuten kamioira animaliak sartzen. Orduan, ama eta umeak karabanatik atera eta plan bat prestatu zuten. Aita bide bazterrean jarri zen karabana  matxuratuta zeukala itxura egiten. Gizona aitarengana urbildu zen eta kamioia gelditu zuen. Aitarekin hitz egiten ari zen bitartean, Leirek eta Oierrek animaliak atera zituzten kamioitik amaren laguntzaz. Geroago, gizona joan egin zen baina animaliak oihanean, gelditu ziren.

2 aste oihanean egon ondoren, beraien herrira itzuli ziren baina berriz ere bueltatzeko asmotan.

 Harrez gero, poz- pozik bizi izan ziren eta opor haietako oroimenak ez zituzten inoiz ere ahaztu.

  

IRATI ETXEBERRIA 5. maila

 

ITZULI