MIKELEN LAGUN TXIKIA 

Orain dela egun batzuk, larunbatean, nere laguna eta ni  mendian geunden tximeletak harrapatzen. Unaiek zerura begiratu eta argI dizdiratsu bat  ikusi zuen guregana ziztu bizian etortzen. Unai ni begiratu ninduen eta gero zerura begiratu zuenean esan zidan:

-Argi dizdiratsu hori guregana dator ziztu bizian eta plater hegalari baten forma hartzen ari da.

Geroz eta tamaina handiagoa zeukan eta ihes egiten saiatu ginen baina nik estropezu egin eta lurrera erori nintzen.Dei egin nion baina urrunegi zegon neri entzuteko. Plater hegalaria nere aurka txokatzera zetorren, al nuen gehiena urrundu nintzen eta gutxigatik ez zidan jo. Zuhaitzak, harriak eta landareak airean atera ziren, gauza hegalari hak lurra ikutu zuenean. Ni oso kuxkuxeroa naiz eta zuhaitz baten atzean izkutatu nintzen ea zer gertatzen zen jakiteko.

Plater hegalaria geldi-geldirik  zegoenean,  ate bat irikitzen hasi zen. Nik begiak ondo-ondo ireki  eta plater hegalariaren barrutikan bi begi handi eta dizdiratsu ikusi nituen, gero kanporaka irtetzen hasi zen ate hura. Extralurtar ttiki bat zen, bere azalaren kolorea berdea zan eta begi oriak zituen.

Lokatza zapaldu zuenean izkutatuta nengoen zuhaitza zegoen aldera begiratu zuen eta esan zidan:

-         Ez bildurtu, martziano txiki galdu bat naiz. Lagunduko al zenidake  etxera itzultzen?

Bildurtuta atera nintzen neure izkutalekutik baina zeukan aurpegia ikustean baiezkoa esan nion, bera poztu egin zen eta niregana korrika etorri zen.  Une horretan pauso bat atzera egin nuen bildurtuta baina nere sorbaldan eseritzea nahi zuen. Orduan bera nere gainean igo eta neure etxera abiatu ginen.

 Etxera sartzean, neure amak bazkaltzera joateko esan zidan  eta martziano txikia neure logelan gelditu zen gordeta.

 Bukatzerakoan, neure logelara lasterka joan nintzen baina martziano txikia ez zegon han. Halako batean, nota bat utzi zuela ikusi nuen. Oharrak honela zioen:

Mikel, ideia bat izan dut eta lehen aurkitu nauzun mendira itzuli naiz.

MARTZIANO TXIKIA

 Mendirantz abiatu nintzenean, hara non azaltzen zait martziano txikia aurrez – aurre.      

 -Zertara joan zara berriz ere mendira? – galdetu nion-

-Satelite bat egitera – esan zidan – Bihar etorriko dira niure bila.

-Orain guazen ohera – esan nion –

 Hurrengo egunean, argi batekin esnatu nintzen. Plater hegalari txikitxo bat nire leihotik sartu eta martziano txikia jaso ondoren bere planetara eraman zuten.

 

ANDER SANCHEZ 5.MAILA

 

ITZULI