MARTXI MARTZIANOA
Orain dela urte asko, munduan Martxi izeneko martziano bat zegoen. Bakarra zen, baina txintxoa. Ez zuen familiarik. Ez aitarik, ez amarik, ez eta arrebarik ere ez zuen eta orain kontatuko dizuet zergatik ez.
Behin batean, 1990 urtean martziano erraldoi batek zapaldu zituelako bere familiko guztiak eta papila bezala gelditu ziren etzanda. Oso gaiztoa zen martziano hori eta maltzurra eta martziano txikitxoa bakarrik gelditu zen bizirik eta gutxigatik, zeren eta bera ere ia zapalduzen erraldoiak. Lagunak aurkitu beharrean zegoen eta espazioan sartu eta beste leku batera abiatu zen. Lur planetan lagun bat aurkitu zuen, lagunak egin ziren eta elkarrekin bizitzen jarri ziren lurrean txabola batean.
Egun batean, mutilaren lagun batzuk jipoitu nahi izan zuten eta Martxik esan zien:
- Zergatik jo behar nauzue? Ez dizuet ezer egin!
- Eta guri zer ajola digu?- erantzun zioten mutikoak.
Eta korrika alde egin zuten Martxik eta lagunak. Martxi eta bere lagunak alde egin zutela ikusi zutenean, mutil gaiztoak harrituta geratu ziren.
Egun hartatik aurrera, mutil gaiztoek Martxi eta bere lagunaren lagunak egitea erabaki zuten. Mutilak ez ziren gehiago gaiztoak izan eta Martxik bost lagun gehiago zituenez, egun guztia jolasten pasatzen zuen haiekin.
Ruben Arenales Garrido 5.maila