MAGIA EGITEN ZUEN NESKA

 Bazen behin, Limeni izeneko hiri bat, bertan Mari izeneko neska bat bizi zen. Marik ile horia eta begi berdeak zituen, jatorra zen eta eskuzabala ere bai. Bere bi lagun onenak  Mimi eta Lili ziren. Mimik ilea gaztain kolorekoa zuen, begi marroiak eta hau ere jatorra eta lagun ona zen. Lilik berriz, ile morea eta begi urdinak zituen. Jatorra eta ausarta zen Lili.

 Egun batean, gauza harrigarri bat gertatu zen Limeni hirian, gauza harrigarri hura hauxe zen:euriaren ordez harriak erortzen hasi zirela.

 - O! Ez harriak gainera datozkigu! –esan zuen Marik.

Herriko jende guztia builaka hasi zen.

 -Zerbait egin beharra dago!  –esan zuen Marik berriro ere.

 -Bai, baina zer egin ordea? –galdetu zuen Mimik.

 -Badakit zer egingo dugun! Zerura joango gara –esan zuen Lili ausartak.

 -Bai baina ordu eta erdi dago hemendik zerura eta gainera nola joangon gara? –Marik berriro ere.

 -Nik badakit nola joango garen –esan zuen Mimik.

 -Nola ba? –galdetu zion Lilik.

 -Erratzetan joango gara noski –erantzun zion Mimik.

 -Idea ona da, goazen ba!!! –esan zuen Marik.

Eta halaxe, zerurantz abiatu ziren. Handik ordu batera lainoak ikutu zituzten, oso gertu baitzeuden.

 -Begira, begiratu niri, lainoak miazkatzen ditut! –esan zuen Marik poz –pozik.-

 -Nik ere bai, ur zapore goxo –goxoa dute – jarraitu zuen Lilik.-

 -Benga neskak, mugitu ipurdi horiek.-esan zuen Mimik.-

 Azkenean, iritsi ziren zerura eta han Pitxa andrearekin topo egin zuten. Pitxa lurretik aspaldi bidali zuten sorgin gaiztoa zen. Neskak harritu egin ziren berarekin topo egiteaz eta Marik zera esan zion:

 -Zer egiten duzu hemen Pitxa andrea?

 -Zuei hiria suntsitzera etorri naiz ez didazuelako uzten zuen hirian bizitzen –erantzun zion Pitxa andreak.-

 -Beno ba tratu bat egin dezakegu –esan zuen Lilik.-

 -Zein tratu? –galdetu zuen Pitxa andreak.-

 -Zuk gaiztakeriak egiteari utzi eta gure hirían bizitzen utziko dizugu –jarraitu zuen Lilik.-

 -Ongi da.- esan zuen Pitxa andreak asko pentsatu gabe. Azkenean, denak pozik bizi izan ziren hirian eta Pitxa ere bainan magia gaiztorik gabe.

 Hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Limeniko hirian.

  

GARAZI MUGERTZA    5. MAILA  A

 

ITZULI