LAKI SAMURAIA
11. mendean Japoneko herri txiki batean familia bat bizi zen. Familia hori aita, ama, osaba eta bi anaiez osaturik zegoen. Anaia batek Laki zuen izena eta besteak Yaki Txan. Laki indartsua, ausarta eta bizkorra zen, Yaki Txan berriz, beldurtia, alperra eta motela zen. Gero osaba zetorren, alperra, jakintsua, oso altua eta jatorra, hurrengoa Blun gaiztoa zen eta hau oso zen gaiztoa.
Oso ondo bizi ziren, baina egun batean, Blun gaiztoak aita eta ama bahitu zituen, eta Lakiri eta Yaki Txani osabak arte martzialak erakutsi zizkien.
Handik
bi urtetara, prest zeuden familiaren bila joateko eta osabak hau esan zien:
-Agur,
eta itzuli aita eta amarekin mesedez!
Bidaia
luzea egin eta gero, zauriekin eta erredurekin, hezur hautsiekin eta oso
nekaturik iritsi ziren Blunen gaztelura, baina ez ziren errenditu. Blun
gaiztoaren gazteluan bi soldadu ikusi zituzten. Lotarazteko, bi gezi bota
zizkieten soldaduei, beraien arropak jantzi eta ama eta aitaren kartzelara
iritsi ziren. Blun gaiztoa ere han zegoen eta ordu bateko borroka izan ondoren,
ama eta aita salbatu zituzten eta etxera itzuli ziren.
Handik
aurrera pozik bizi izan ziren denak eta Blun gaiztoak ez zuen gaiztakeri gehiago
egin.
PELLO PEREZ 5.MAILA