IRRATI ISIL EZINA

Bazen behin  20garren mendean  Jonatan izeneko mutil bat. Jontanek Koki izeneko irrati bat zuen bere etxean. Jonatan bere gurasoekin bizi zen. Nanase berriz, Jonatan eta Kokiren laguna zen.

 Egun batean, irratia gauez eta egunez berriketan hasi zen, ez zen isiltzen eta Jonatan eta bere gurasoak ezin zuten lorik egin eta haserretu egin ziren irratiarekin.

Hurrengo goizean, Jonatanek  irratia ganbarara eraman zuen eta Koki irratia tristetu egin zen eta isiltzea erabaki zuen.

Egun batean, Jonatan ganbarara igo eta irratia isilik ikustean etxera ekarri zuen.

  Handik aurrera, irratia entzun nahi zutenean  bakarrik eskatu egiten zioten Kokiri martxan jartzeko eta horrela aurrerantzean pozik bizi izan ziren denak.

  

Asier Erize 5. maila

 

ITZULI