Ipotx
borrokalaria
Behin batean, mendi aldean zegoen herrixka batean ipotx talde bat bizi zen.
Bost
ziren eta haietako bati borroka egitea asko gustatzen zitzaion. Beste guztiek
borroka ez egiteko esaten zioten arren, berak berean jarraitzen zuen nahiz eta
gehienetan bera irten galtzaile.
Egun
batean, berdin jarraitzen zuela ikusirik, beste ipotxek etxetik bidaltzea
erabaki zuten. Bere maleta hartu eta baso aldera abiatu zen. Etxetxo bat eraiki
zuen eta kanpoko atea itxi zuen unean kataplost!!!! etxea goitik behera erori
zen. Hori ikusirik, bigarrena eraikitzeari ekin zion. Berdin gertatu zitzaion
eta bere maletatxoa harturik, aurrera jarraitu zuen.
Halako
batean, txabolatxo bat ikusi zuen eta izugarrizko poza sartu zitzaion. Txabola
barruan sartu eta bat-batean, Mariluz sorgina agertu zitzaion:
-Nor
zara zu? Zer egiten duzu hemen?
-Ipotx
borrokalaria naiz eta hemen bizi nahi dut
-Ezta
pentsatu ere! Hau nire etxea da!
Diskutitzen jarraitu zuten baina azkenean, borrokan hasi ziren. Gogor aritu ondoren, enpatatu egin zuten baina hala ere, gure ipotxak, bere maletatxoa hartu eta, bi aldiz pentsatu gabe, alde egin zuen handik.
Berriz ere basoan zegoen, bakarrik eta etxerik gabe. Bat-batean, oso gauza bitxia ikusi zuen bide bazterrean : txapela handia zuen zerbait zen. Poliki-poliki gerturatu zen eta hara zein nolako sorpresa hartu zuena! Perretxiko bat zen! Baina, perretxiko berezia, atea eta guzti baitzuen!!
Inguruan ondo begiratu ondoren, ate txiki bat ikusi zuen eta bultza egin eta barrura sartu zen. A zer sustoa! Etxe zoragarri bat zen! Bere sukalde, logelak, komona... denetik zuen!!
Bere
zorte onaz pentsatzen ari zen momentuan, txingurri talde bat agertu zitzaion.
Bertan bizi zirela esan ondoren, bizilagun berri bat izateaz poztu egiten zirela
adierazi zioten eta hori ospatzeko bazkari berezi-berezia antolatu zuten.
Denetik jan zuten eta nekea sartu zitzaienean oherantz abiatu ziren. Gure ipotx lagunak zorte txarra izan zuen eta eskaileretatik behera erori zen.
Txingurriek soinua eta zarata entzutean, gerturatu ziren eta ipotxa hankaz gora aurkitu zuten. Beldurtu egin ziren, hilik ote zegoen beldurrez.
Denbora galdu gabe basoko sendagilearengana joan ziren. Hontza jaunarengana iristean, dena kontatu eta, mesedez, etxera joateko eskatu zioten.
Txingurriak eta Hontza jauna iritsi zirenean, han jarraitzen zuen ipotxak; lurrean gizarajoa!!
Hontza
jaunak ondo begiratu ondoren, oheratu zuten eta botika bereziak eman zizkioten.
Haiek hartu ondoren, sendatu zen eta ospatzeko izugarrizko festa antolatu zuten.
LH1 mailako ikasleek egina (Mariaxun Zubillagaren gela). 2004/11/30