Baziren behin, mendi aldean bizi ziren Saltarín inurria, Xingolo matxinsaltoa eta Poxpolin ipotxa. Xaltarin, bidaizalea zen eta ausarta. Xingolo, azkarra eta saltaria zen eta Poxpolin, sukaldari bikaina eta adimentsua.
Egun batean, Santo Tomas egunean, Saltarinek, Xingolok eta Poxpolinek Santo Tomaseko txistorra jateko zuhaitz batera igotzea pentsatu zuten eta baita egin ere, baina arazotxo bat zegoen. Nola igo txistorra? Pentsatu eta pentsatu eta azkenean aurkitu zuten modu xelebre bat. Enara bati txistor puska bat eman eta beste puska Xingolok eramango zuen. Enarak kasurik egin gabe emandako txistor puska jan egin zuen.
Goraino
igotakoan txistorra jaten hasi aurretik... Zast! Armiarma batek Xaltarin bahitu
zuen.
-Aska
nazazu armiarma zikin hori! –ohiukatzen zuen behin eta berriz Xaltrinek.
Poxpolinek
segituan euliak saltxan prestatu zizkion baina armiarmak ez zituen nahi.
-Askatu,
askatu, askatu!- errepikatzen zuen Xaltarinek.
Azkenean,
asmatu zuten plan on bat.
-Ezetz
harrapatu armiarma zikin hori!! –esaten zion Xingolok.
Armiarma
bere atzetik korrika hasi zen. Bitartean, Poxpolin, Xaltarin askatzen hasi zen
baina armiarma enteratu eta Poxpolinengana joan zen hau esanez:
-Ez,
ez duzu lortuko.
Halako
batean armiarma bere sarean itsatsi eta Xaltarin airean bota zuen hitz hauek
esanez:
-Etorri
nire bila!
Xingolo
eta Poxpolin ziztu bizian joan ziren Xaltarinen bila. Aurkitu zuten Xaltarin
baina konorterik gabe eta hanka bat autsia zuela.
Harrez
gero, ondo ondo zaindu izan zuten lagunek.
Elixabet Pagola 5. maila