HIRU  NESKA ESPIOI

 

Aspaldi – aspaldian, herri xelebre batean hiru neska bizi ziren . Zuriñe oso ausarta, Maria oso lagun ona eta Maialen piska bat  beldurtiago zena. Hirurak oso lagun onak ziren eta elkarri laguntzen zioten, gainera oso pozik bizi ziren.

 Egun batean, hiru mutil xelebre etorri ziren herrira eta Maialen eta Maria beraiekin hitz egitera joan ziren:

-Barkatu nondik zatozte?

Eta mutilak oso leor erantzun zieten.

Hortik minutu batzuetara mutilak korrika ihes egin zuten eta hiru neskak beraien atzetik joan ziren eta ikusi zituzten kamioi bat deskargatzen eta kamioiko gauzak mendira eramaten. Ordu laurden  beranduago hiru neskak etxera joan ziren eta hurrengo goizean, beti bezela geratu ziren  elkarrekin eskolara joateko.

Hurrengo goiza iritsi eta Zuriñe geratu ziren lekura heldu zen, bakarrik zegoen Maria eta Maialen ez ziren agertzen . Zuriñe kezkatzen hasi zen eta eskolara abiatu zen. Eskolan ez zeuden ezta ere eta Zuriñe zer gertatu ote zitzaien pentsatzen hasi zenean, bezperako mutilak etorri zitzaizkion burura. Eskola bukatu ondoren Zuriñe etxera joan zen, laban bat hartu eta basorantz abiatu zen. Han ahotsak entzuten hasi zen:

Lagundu-lagundu !!-esaten zuen ahotsak-.

Baina  Zuriñek ezagutu zuen Mariaren ahotsa zela eta ahotsa zegoen lekurantz abiatu zen. Asko ibili ta gero, iritsi zen mutilen base sekretura, mutilak bazekiten Zuriñe atzetik zijoala , eta tranpa bat prestatua zuten. Zuriñe tranpan erori zen eta sokekin lotu egin zuten beste bi neskekin batera.

Mutilak  kanpora atera ziren neskekin zer egin pentsatzera bainan bitartean Zuriñek labana atera, sokak moztu eta hiru neskak isil – isilik  atera ziren eskutalekutik. Handik piska batera mutilak sartu zirenean ez zegoen inor han. A zer ezustekoa eraman zutena! Korrika ihes egin zuten handik.

 Mutil xelebre haiek ez ziren gehiago herri horretan agertu eta neskak oso pozik bizi izan ziren handik aurrera .

 

Jone Peñagarikano 5.maila

 

ITZULI