Orain
dela urte asko, bazen Lina izeneko neskatila bat. Lina herri txiki batean bizi
zen eta ez zuen lagun asko, bere lagunak animaliak ziren.
Linak begi urdin politak zeuzkan, ile horia ere bai eta sudur txiki bat.
Argala zen, ez zen oso luzea eta oso izaera ona zeukan.
Egun
batean, Lina basora joan zen meriendatzera bere lagun animaliekin. Halako
batean, odolaren usaina usaitu zuen eta usainaren atzetik joan zen. Azkenean,
Linak odola aurkitu zuen, baina segundu batzuk geroago zorabiatu egin zen. Lina
esnatu zenean ohartu zen galdu egin zela eta bere buru gainean
bi ipotx zeudela.
Galdetu
zuen Linak:
-Nortzuk
zarete?
Ondoren
ipotxak:
-Gu
zuri laguntzeko prest gauden ipotxak gara.
-Nahai
al duzu gure etxolara etorri?
Lina
ondoren:
-Bai,
gustora gainera.
Ipotxak:
-Hor
dago gure etxola, ez da oso handia baina bueno, tira goazen.
Linak
ondoren:
-Zer
handia!
Ipotxak:
-Orain
dela asko, gure birramonak hauts magikoak egiten erakutsi zigun, gaur izango
egingo ditugun lehenengo eguna.
Linak
esan zien emozioz beterik:
-Goazen
egitera.
Ipotxak:
-Begira
Lina, hartu hau eta bota, orain hau...
Horrela
hauts majikoak egin zituzten eta Linari eman zizkiotenean Lina berpiztu egin zen
eta idea bat izan zuen:
-Idea
bat daukat! Zuen errezeta saltzen badugu diru pixka bat irabazi dezakegu!
-Ideia
hobeagoa daukat nik oraindik, esan zuen ipotx batek.
-Errezeta
liburu batean jarriko bagenu?
Egun
batzuk pasa ondoren, Lina eta ipotxak konturatu ziren asko saltzen zutela. Eta,
irabazitako dirua kaxa batean gordetzea erabaki zuten.
Urtea
pasatu zen eta ez zuten zer saldu dena saldua zutelako. Irabazitako diru
guztiarekin mendian beste etxe bat, askoz ere handiagoa, egin zuten eta Lina
animali guzti horiekin bizitzen gelditu zen aurrerantzean.
ANE ARAMENDI 5.maila