FUTBOLARI UMEZURTZA

  

Orain dela 20 urte, Saiutxi izeneko irla batean, bederatzi urte zituen mutiko bat bizi zen. Umezurtza zen, ile horia zuen eta begi urdinak. Anje zuen izena  eta asko gustatzen zitzaion futbolean jolastea.

Urteak joan urteak etorri, Anjek asko jolasten zuen futbolean oso ondo, gainera, Ronaldiņo deitzen zioten.

16 urte egin zituenean alkatearengana joatea erabaki zuen eta honela esan zion Anjek alkateari:

-         Kaixo alkate jauna.

-         Kaixo Anje aspaldiko, zer moduz?

-         Ni oso ondo baina gauza bat esatera natorkizu. Nire lagunek futbolean oso ondo jolasten dudala esan didate eta nik ekipo batean jokatu nahiko nuke.-esan zuen Anjek.

-         Ongi da baina lehenago proba batzuk gainditu beharko dituzu.-esan zion alkateak.

-         Eskerrik asko alkate jauna!

Anjek besarkada bat eman zion eta etxera joan zen hurrengo egunerako  prestatzera.

Egun batzuk geroago frogak gainditu ondoren, ekipoan sartu zen eta lagun asko egin zituen.

Partida asko jokatu ondoren geroz eta ospetsuagoa zen.

Handik urte batera liga jokatzera joan zen eta kanpora atera aurretik hau esan zion entrenatzaileak:

Familia batek hartuko zaitu eta bi anai arreba edukiko dituzu.

Asko poztu zen Anje eta horrek liga irabazten lagundu zion.

Handik aurrera, diruduna izan zen eta pozik bizi izan zen.

      

Eider Delgado 5. maila

 

ITZULI