BI BIXKI

 

                          Orain dela hiru hilabete, Tolosako etxe batean Alex, Diego, ama eta aita bizi ziren. Irakaslea, (Sandra) beste etxe batean bizi zen. Alex eta Diego ausartak ziren, ama beldurtia, aita trebea eta irakaslea (Sandra) oso jakintsua.

Egun batean, Alex eta Diegok nota txarrak atera zituzten eta irakaslea haserretu egin zen eta beraien etxera joatea erabaki zuen. Atea jo zuen eta amak galdetu zuen:

-         Nor da?

-        Irakaslea naiz- esan zuen irakasleak-

-         Pasa-pasa- erantzun zuen amak-

     Irakaslea, Alex eta Diegoren etxera sartu zen eta amarekin pixka batean hitz egiten egon eta gero amak garraxi egin zuen:

-    Armiarma, armiarma!

Ama oso beldurtia zenez etxetik korrika atera zen. Tarte horretan, kalean poliziak zebiltzan, ahoan  zapia zuen lapur baten atzetik. Amaren ondotik kotxe bat pasa zen eta horrek botatzen zuen kea ez irensteko, ahoan zapia jarri zuen. Poliziek ama lapurrarekin nahastu zuten eta amaren atzetik zihoazten bitartean, ama irakaslearekin topatu zen, biak hizketan ari zirela, poliziek ama harrapatu eta kartzelan sartu zuten. Ama kartzelean zegoen bitartean polizi horietako bat eta irakaslea maitemindu eta ezkondu egin ziren. Poliziak ulertu zuen amari gertatu zitzaiona. Orduan lapurra harrapatu eta ama askatu zuen.

 Handik aurrera Alexek eta Diegok nota hobeak ateratzen ikasi zuten.                                                                                                                                                            

 

            Leire Navarro 5. maila

 

ITZULI