5 NESKA IKASTOLAN

 

Behin batean, bazen neska kuadrila bat eta beraien izenak hauek ziren: Iratí, Sara, Uxue, Leire, Carla eta Maddalen. 11urte zituzten eta oso lagunak ziren.

 Egun batean, arratsaldez ikastolatik atera eta jolastera joan ziren baina ikastolan itxita gelditu ziren eta beldurra zeukaten ilundu zuelako.

Gero, Leireri ideia bat bururatu zitzaión:

-Leihotik gelara sartuko gara. -esan zuen Leirek-. Eta hala egin zuten. Ikastolan jolastu zuten gau guztian eta oso ondo pasa zuten.

Bitartean, beraien gurasoak kezkaturik zeuden eta poliziari deitu zioten, gau guztia bila pasa zuten bai basoetan, bai urrutiko parkeetan eta herri guztian bilatu zituzten, baina ez zituzten aurkitu. Azkenean Uxueren amak esan zuen:

-Ni etxera noa

-Ez joan –esan zuen Maddalenen amak.

Baina azkenean, leher eginda etxera joan ziren denak.

Hurrengo egunean, ikastola ireki zutenean kanpora atera  ziren eta irakasleek beraien etxeetara deitu zuten onik azaldu zirela esateko.

 Handik aurrera, kontu gehiago izan zuten berriro itxita ez geratzeko.

 

Uxue Montero 5. maila

 

ITZULI