IDENTITATE
EZAUGARRIAK

HEZKUNTZA,
PROZESU INTEGRALA. Pertsona bakoitzari, bere egoera baloratzeko eta aldatzeko,
besteekin harremanetan jartzeko eta munduaren aldatze eta hobetze lanetan
konprometitzeko, gaitasun kritiko baten jabe izaten laguntzean datza (Hezkuntza
Proiektua 7. Orrialdea ).
METODOLOGIA.
Egun indarrean dauden psiko-pedagogiko korronteetatik aukeratu, eguneratu eta
Ikastolaren helburuetara egokitutakoa.
ESKOLA
EUSKALDUNA. Euskara, ikasketa-hizkuntza izateaz gain, eskola-bizitzako hizkuntza
da.
ANIZTASUNA ETA BALORE DEMOKRATIKOAK. Errealitatea anitza denez, dauden ikuspegi ezberdinetatik elkarrekin lanean jarduteko gunea izango da, era guztietako aniztasunak errespetatuz.
ESKOLA
KOHEZITZAILEA. Genero estereotipoak gaindituz, ikasle bakoitzaren balore,
ahalmen eta ezberdintasunak onartu eta konpentsatzen duen heziketa.
KUDEAKETA EREDUA. Demokratikoa eta partehartzailea, eskola komunitateko estamentu guztien ordezkaritzarekin, 3 ikastetxeek Hezkuntza Proiektu bakar bat osatuz (2-16).