ESKOLA
AGENDA 21
Ikus Udalbatzako azken txostena
Munduko
biztanle guztiek euskaldunok daukagun kontsumo eredua izango balukete bi
planeta-lur eta erdi beharko lirateke guztion bete beharrak asetzeko.
Baina,
planeta bakarra daukagunez, zer gertatzen da?:
v
Beste batzuk gu baino okerrago bizi direla.
v
Munduko baliabide naturalak, gureak eta besteenak, agortzen ari garela.
v
Lurra, ura eta airea kutsatzen ari garela gure hondakinekin.
v
Gure hondakinak geroz eta
lur gehiago okupatzen dutela.
v
Etorkizuneko belaunaldien baliabideak jaten ari garela eta azken finean haientzako uzten ari garen etorkizuna ez dela
oso erosoa.
Beraz,
gure bizi modua guztiz jasanezina
da.
Zer
egin dezakegu gure bizimodua jasangarria izateko?
Gure
herriek ( Euskadin 99 herri)
eta gure Derrigorrezko Hezkuntzako ikastetxeek
( Euskadin 341 ikastetxe , %50ra ) jasangarritasunaren aldeko heziketa
bultzatzea erabaki dute eta horretarako ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera
eramatea erabaki dute herrian eta ikastetxean . Beraz Eskolako Agenda 21,
guztion konpromisoa da, eta, bestetik, ikastetxearen eta haren
ingurunearen ingurumen- eta gizarte-hobekuntzaren aldeko ekintza-plana da.
v
Berrikuntza
eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu, gure ikasleengan arazoak konpontzeko
gaitasunak garatu eta ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.
v
Eskolan
eta herrian dauden gizarte eta ingurumen arazoak
gure ikasleek
ezagutu ditzatela eta
hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jarri.
v
Ikastetxea ingurumen-eta gizartearen aldeko praktika baten eredua
bilakatu.
LANGILE
IKASTOLAK
2005 urtean sinatu zuen ESKOLA-AGENDA 21 BETETZEKO KONPROMISOA.
Bi
urtetan, Lehen Hezkuntzan, “mugikortasuna” gaia landu dugu eta aurten “kontsumoa-hondakinak”
gaia landuko dugu eta eskolan, etxean eta
herrian gai horren inguruan dauden arazoak aztertuko ditugu . Aztertu eta gero
helburu batzuk finkatuko ditugu eta lanean hasiko gara ( erosten ikastea,
baliabideak ondo erabiltzea. zaborren sorrera murriztea, zaborrak ondo
kudeatzea, birziklatzea……..)
Kalkula ezazu zuren aztarna ekologikoa webgune hau erabiliz, eta ondoren beste hau